Ezagutu gure produktua
Recharge-n babes sistemek bogie-aren bizitza-zikloa luzatzen dute eta baita, mantentze kostuak gutxitu; Gainera, berezko teknologia garatzeari esker, abantaila lehiakorra ematen diete.
JAKIN NAHI DUZU NOLA?
Recharge-k eskainitako soluzioak, ikuskapen lanak oztopatzen dituzten
gain-estalduretan edota pinturetan oinarritutako babes sistemak
ordezkaten ditu. Gainera, bogie-aren mantentze-lanak errazten ditu;
jarri eta kendu daiteken babesgailu modularra, pertsonalizatua,
konpongarria eta berrerabilgarria erabiliz, material konposatu
birziklatuaz garatutakoa.
Berrikuntza teknologikoa babes sistemen portaera auxetikoari bide ematen
dioten egitura zelularren erabileran datza.
Muntatutako ardatzeko inpaktua* xurgatzeko soluzioa abiadura baxuko talka-energia 9 aldiz xurgatzeko gai da, 120km/h-raino.
* Inpaktuaren balidaziorako 120ยบ -ko punta konikoa erabiltzen da.
Talkekiko energia-xurgapen gaitasuna %40raino areagotzen du
GURE PROZESUA EZAGUTU NAHI DUZU?
Materialak
Trenbide egituretan egin berri diren aurrerapenek diseinu arinetara
jotzen dute, energia kontsumoa eta trenbidearenganako karga
gutxitzeko. Zuntzez sendotutako polimeroak (FRP) asko ari dira
nabarmentzen tren-industrian, material arinak, sendoak eta
korrosioarekiko erresistentzia dela eta. Gainera, zuntzez
sendotatutako material termoplastikoak (FRTP) gero eta gehiago ari
dira zabaltzen, prozesatze abiadura, birziklagarritasuna eta talken
aurreko energia xurgatzeko ahalmenarengatik, besteak beste.
Recharge Recycling to Protect,
beira-zuntzez sendotutako poliamida eta polipropilenoa erabiliz
fabrikatzen ditu babesgailu sistemak, EN-45545-2 araudiarekin bat
eginik eta lehengaien fabrikatzaile nagusiekin elkarlanean arituz.
Nukleo konplexuak eta egitura zelularrak
Material konposatuak erakargarriak dira garraioen industrian egitura arin eta sendoak eskeintzen dituztelako. Nukleoak funtsezkoak dira egitura hauetan. Izan ere, kargak banatu eta erresistentzia eta zurruntasuna hobetzen dituzte, pisuaren eta errendimenduaren arteko oreka ezin hobea lortuz. Recharge-k egitura zelular eta nukleo hexagonal eta korrugatuak hornitzen ditu. Egitura horien artean, egitura hexagonal re-entranteak (auxetikoak) edo bio-inspiratuak (trabekularrak) bereizten dira, talkarekiko dituzten propietate paregabeengatik.
Trabekularra (kakalardo egitura): Honeycomb egitura konbentzionalak baino inpaktuarenganako erresistentzia handiagoa du.
Auxetikoak: Karga konpresionpean dentsifikatzen diren egiturek energia xurgatzeko gaitasuna hobetzen dute.
Fabrikazio teknologiak
Material konpostuzko piezak fabrikatzeko teknologiaren aukeraketa
faktore askoren menpe dago, hala nola, ekoizpen bolumena, produktuen
konplexutasun geometrikoa eta lortu beharreko propietate mekanikoak.
Recharge-k polimeroen ohizko transformazio teknologiak bateratzen ditu bere
produktuak fabrikatzeko, hala nola, estrusioa, termo-konformatua, GMT-a edo
injekzioa.